Bilatu
A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z
Aldaketa edo definizio berria iradoki nahi baduzu, komunika iezaiozu, mesedez, zerrenda administratzeko ardura duenari.

xedapena / xedatzea

Hizpaketa.
Negozio juridikoaren klausula. Agiri publiko edo pribatuaren xedapenetatik bakoitza.
Eskritura publikoan,  zati horren goiburu gisa honako hitz hauek jartzen dira: “egilesten dute”, “egilespenak”, “xedatzen dute” etab.

xedapen(-)zatia / xedatze(-)zatia

Orokorrean, borondate-aitorpen horren bitartez, eskubideren bat edo ondore juridikoren bat eskualdatzen da. Aitortzaileak, esangura horretan, “xedatu” egiten du.
Agerkai publikoei  dagokienez, xedapen-zatian, egilesleek eskubideak nahiz ahalmenak sortu, eskualdatu, aldarazi edo azkendu egiten dituzte.
Adibidea. Ondasun higiezina saltzen denean, jabetza-eskubidea xedatzen da. Orobat, dirua gastatzen denean: dirua xedatu egiten da. Eskritura publikoaren  zatietatik batek klausulak barruratzen ditu, eta zati horri “egilespen” edo “xedapen-zati” deitzen zaio; bertan jasotzen dira egilesleek egiten dituzten xedapenak.

Konekta zaitez